quote
Nik uste dut zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura, eta azpiegitura hori sortzeko nahi hori, inpregnatu duela euskararen biziberritze prozesua. EAEn egongo ez balitz bulkada hori, euskarari ez litzaioke iritsiko. Eta sareak ere inpregnatu du pixka bat helburu sozialekiko nahi bat: etikotasunaren ideia, berrikuntza sozialaren ideia... Sortu zen soziolinguistika klusterra ikerketa aplikatua egiteko. Hori nik uste dut ez dagoela inon. Eta eragile pila bat dago, eta lehiatzen dute, eta gero egin dute ikerketa elkarrekin. Egiten dituzu prozesu batzuk uste duzula bakarrik direla industriarako, baina gero gizartera joaten badira, onura handiak dauzka horrek